XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19.12. irudia. Hargailu elektrikoa adierazteko era, korrontearen norantza eta potentzial-diferentziaren zeinua adierazirik.

Demagun < eta puntuen artean potentzial-diferentzia konstantea dagoela eta bi puntu horietara barne-erresistenzia duen hargailu elektrikoa konektatu dugula, ondorioz -tik -ra intentsitatea pasatzen delarik (19.12. irudia).

Egin dezagun energiaren balantzea.

- puntuen arteko potentzia da.

- Hargailua, energiari dagokionez, elementu pasiboa da nolabait esateko, hots, hartu egiten du.

Baina hartzen duen energia bi eratara gastatzen du: barne-erresistenzian galera dago denbora-unitateko eta, bestetik, bestetik potentzia beste energi mota bilakatzen du.

Denetara, energiaren kontserbazioaren arauera, .

Beraz, delakoa beste zerbait bilakatzen den potentzia da, motore elektrikoen kasuan, adibidez, energia mekaniko bihurtzen dena.

Ondoko eran definituriko magnitudeari, hargailuaren indar kontraelektroeragilea deritzo eta beraren ezaugarria da, barne erresistentziarekin batera.

Indar elektroeragilea bezala, hau ere voltatan neurtu ohi da.

Bestalde, indar kontraelektroeragileari buruz, aurreko atalean indar elektroeragileaz eginiko oharren antzerakoak egin ditzakegu, alegia, ez dela indarra, hargailuan beroaz gain, karga-unitateko kontsumitzen den energia baizik, eta bestetik, voltatan neurtu arren, ez dela potentzial-diferentziarekin nahastu behar.

Indar kontraelektroeragilea erabiliz, hauxe hargailuaren muturren arteko potentzial-diferentziaren adierazpena beste magnitudeen bidez: